Blog honetan denoi inderesa dakizkiguken gaiak tratatuo dira, denen jakinminerako eta entretenimendurako

viernes, 22 de enero de 2010

Botulismoa



Botulismoa elikagai bidezko intoxikazio bat da bakteria batek eragindakoa(Clostridium botulinum). Bakteria honek neurotoxina bat ekoizten du toxina botulinikoa deiturikoa oso toxikoa dena. Gainera bakteria honek ere denbora luzez mantendu daitezken esperak sor ditzake. Normalean bakteria hau ur zikinek eskaintzen dituzten kultibop medio egokietan aurki ditzazkegu. Zenbaitetan gertatu da gaizki ontziratutako jakietan bakteria hauek edo esporak sartu izanak, ondoren jaki hori jan duen pertsona intoxikatuz eta zenbait kasuetan heriotzara eramanez.


Toxina honek maila neuromuskularrean eragiten du. Nerbio periferikoek muskuluekin elkartzen direnean azetilkolina neurotransmisorea askatzen dute uzkurdura muskularra gerta dadin. Toxina botulinikoak ordea azetikkolinaren askapena blokeatzen du, paralisia eraginez. Erraza da beraz afisiaz hiltzea toxinak diafragmen eragiten badu. Toxinarik toxikoenetarikoa da, jakia egoera onean ote dagoen zertxobait probatzen duen pertsoa ere intoxika daiteke eta heriotzera iritsi. Hain bortitza da, Ginebrako Protokoloan debekatuta izan zela, arma kimiko moduan katalogatu baizen, baita suntsiketarako ahalamen handiko arma moduan.


Hala era, hain toxiko den toxina honek erabilera klinikoa izan dezake hainbat gaixotasun neurologiko tratatzeko. Baina behar bada harrigarriena gaur egun estetikan ematen zaion erabilera da. Estetikek zimurrak kentzeko edota gehiago ez sortzeko pazienteei aurpegialdeko larruazak azpian injektzatzen diete. Era honetan ezingo dute aurpegiko muskuluak denbora batez mugitu eta zimurrak arinduko zaizkie.



informazio gehiagorako:

lunes, 18 de enero de 2010

Vitiligo gaixotasuna.




Vitiligo gaixotasuna azalaren melanina galera eragiten duen gaixotasuna da. Hau melanozitoen bat- bateko heriotzagatik gertatzen da. Ez da gaixotasun kutsagarria.

Oraindik ez dakite zer dela eta gertatzen den, hipotesien artean:
1) gaixotasun autoinmunea izatea, organismoak berak melanozitoak erasotzen ditu.
2) melanozitoen eta neuronen arteko interakzioagatik neurotransmisore toxikoren bat ekoiztea, melanozitoak hilko dituenak.
3) melanozitoek beraien burua suntsitzea melaninaren biosintesi prozesuan substantzia toxikoren baten ekoizpenagatik.


Gaixotasun honen prebalentzia biztanleriaren %0,5 eta 3a bitartean dago. Normalean 10 eta 30 urte bitarteko gizon zein emakumeetan azalean mantxa zuriago moduan agertzen da eta denborarekin mantxak gorputzean zehar zabalduz doaz.

Ez dago tratamendu eranginkorrik gaur egun. Inmunomoduladoreen eta esteroideen bitartezko berpigmentazioa saiatu da, baita argi UVAren bidezkoa ere (beti babes faktore 30 erabiliz, azala ez baitauka pigmenturik eta lesioak sor baitaitezke). Oso zabaldutako vitigiliodun pertsonetan zati osasuntsu erresidualen despigmentatzea egiten zaie estetikoki hobe gelditzeko.

Begiratu beheko kasu berezi hau, Lee Thomas FOX telebista kateko erreportariaren kasua da, hona hemen gizon honi egindako elkarrizketa Estatu Batuetako telebista saio batean:

Gaixotasun honen beste kasu ezagun bat Michael Jackson izan zen.

martes, 12 de enero de 2010

Lotailu gurutzatuen lesioa




lotailu gurutzatuak belauneko egonkortze lotailu intrintseko bi dira, hauek dira euren ezaugarriak:

• AURREKO LOTAILU GURUTZATUA
o Kondilo arteko hobiaren horma lateraletik, tibiaren
gandor interkondileoen aurrealde medialera doa
o Tibiaren femurrarekiko aurreranzko desplazamendua
ekiditzen du
o MUGIMENDUAN
 Belauna hedapenean dagoenean erlaxaturik dago.
 Belauna tolespenean dagoenean tenso dago.

• ATZEKO LOTAILU GURUTZATUA
o Hobi interkondileoen horma medialetik tibiaren
kondilo arteko atzeko gunera doa.
o Tibiaren femurrarekiko atzeranzko desplazamendua
ekiditzen du.
o MUGIMENDUAN
 Belauna tolespenean dagoenean erlaxaturik dago.
 Belauna hedapenean dagoenean tontso dago.


Aurreko lotailua maizago lesionatzen da kirolarietan, mugimendu txar baten ondorioz. Atzeko lotailu gurutzatua auto istripuetan eta horrelakoetan lesionatzen da maizago, tibiak jaso dezakeen kolpe bortitz bat dela eta.


Lotailu hauek lesio gradu ezberdinak izan ditzake. Gerta daiteke lotailua partzialki haustea, orduan esginze batez ariko ginateke eta pazienteak atsedena eta zangoaren indarketa muskularra beharko luke errekuperatzeko. Baina gerta daiteke ere lotailu osoa haustea, kasu honetan ebakuntza bidez konponduko da. Link honetan ebakuntzaren bideo bat ikusi dezakezue, oso ebakuntza deigarria da: http://www.metacafe.com/watch/2089822/acl_reconstruction_surgery_in_india_cure_from_pain_and_trouble_in_the_knee_ligaments/


Kirolari profesionaletan ohikoa da lotailu errotuliano zati bat kentzeagatik lotailu gurutzatua ordezteko, lotauilu errotulianoaren tendinitisa pairatzea errekuperatu eta denbora gutxira. Zangoa ez bada behar bezala indartzen tendinitis kronikoa bihur daiteke.





informazio gehiagorako: http://www.netdoctor.es/XML/verArticuloMenu.jsp?XML=000265

domingo, 10 de enero de 2010

hipotermia


Garai hotzean gaudela eta hipotermia zer den ikusi dezagun:

Hipotermia gorputzaren 35ºCrako nahigabeko tenperatura jaitsiera da.

Hiru hipotermia maila ezberdintzen dira:

- hipotermia arina: 33-35ºC bitartejo gorputz tenperatura dagoenean, hotzikarak, konfusio mentala eta mugimendu traketsak izaten dira sintomak.

- erdi mailako hipotermia: Gorputzeko tenperatura 30-33ºC bitartekoa denean.

- hipotermia larria: 30ºC beherako gorputz tenperatura. Konorte galera, bihotz taupada ahula, begi ninien dilatazioa eta tentsio jaitsiera dakartza.

Azken hau heriotzara darama ez badu berehalako laguntza mediku intentsiborik jasotzen.


Hipotermia larrialdi kasuetan zer egin:

1. Bertako larrialdi deietako zenbakira deitu lehenik eta behin.
2. Biktima konorterik gabe badago arnas hartzen duen begiratuko da eta horrela ez balitz RCParekin hasi.
3. Biktima hotzetik babestu, temperatura egokiko gune batera eraman eta manta edo arropekin ondo estali. Ezingo balitz biktima hotzetik babestu, mantak edo arropak haizetik babesteko erabili.
4. Behin leku bero batean arropa bustiak baleude arropa lehor batzuez ordeztu.
5. Biktima berotu beharra dago. Norberaren gorputza erabil daiteke beste errekurtsorik ez balego. Bestela konpresa beroak jarri behar zaizkio lepoan, bularrean eta iztaietan. Biktima konsziente egon ezkero, jan ahal baldin badu, likido goxo eta beroak eman behar zaizkio, alkoholdunik ez, berotze prozesuan lagunduko dutelarik.
6. Garrantzitsua da momentu oro biktimarekin egotea zerbitzu medikuak iritsi bitartean.


Prebentzioa:

Hotz egiten duen leku batera joan aurretik ez alkoholik, ez tabakorik kontsumitu eta saiatu likido gehiegi ez edaten. Gainera, arropa egokiak eramatea garrantzitsua da. Zirkulazioa oztopatzen duen edozer ekidin, hala nola bota estu batzuk(batzuetan zirkulazio arazoak adina dela eta datoz). Aipatu beharra dago ere, zenbait medikamentu hartzea ez dela gomendagarria kasu hauetarako, ezta zirkulazio arazoak eman ditzakeen gaixotasunik edukitzea (diabetesa esaterako).



informazio gehiagorako:
http://www.nlm.nih.gov/medlineplus/spanish/ency/article/000038.htm
http://es.wikipedia.org/wiki/Hipotermia

sábado, 9 de enero de 2010

Interneten ikasteko aukerak



Gaur web orri baten biedeoak erakutsi nahi dizkizuet. Biologia eta medikuntza aldetik oso interesgarriak eta baliagarriak izan daitezkeelakoan erakusten dizkizuet:

1) minbizia azaltzen duten hainbat bideo:
http:http://highered.mcgraw-hill.com/sites/0072437316/student_view0/chapter20/animations.html#

2)zelulen arauzko zatiketa eta adn erreplikazio eta espresioa:
http://highered.mcgraw-hill.com/sites/0072437316/student_view0/chapter11/animations.html
http://highered.mcgraw-hill.com/sites/0072437316/student_view0/chapter12/animations.html
http://highered.mcgraw-hill.com/sites/0072437316/student_view0/chapter14/animations.html
http://highered.mcgraw-hill.com/sites/0072437316/student_view0/chapter15/animations.html
http://highered.mcgraw-hill.com/sites/0072437316/student_view0/chapter16/animations.html
http://highered.mcgraw-hill.com/sites/0072437316/student_view0/chapter18/animations.html

3)sarkomeroaren uzkurdura:
http://highered.mcgraw-hill.com/sites/0072437316/student_view0/chapter42/animations.html

4)espermatogenesia
http://highered.mcgraw-hill.com/sites/0072437316/student_view0/chapter50/animations.html

Bideo guzti hauek web orri berdinetik ateratakoak dira, weborri honetan beste hainbat bideo ere aurki ditzakezue.

Internetek aukera pila eskaintzen dizkigu, horien artean era atsegingarri batean ikasteko aukera ere.

lunes, 14 de diciembre de 2009

Teknologia berriek nola aldatuko dute medikua eta pazientearen arteko erlazioa?


Teknologia berriak profesionalen lana arintzeko eta errezteko asmatuak daude, hala ere, batzuetan ez dute beren helburua egoki betetzen. Teknologiak eskaini ditzazketen abantaila guztiez gain, argi dago, gauzak ondo egiten ez badirela desabantaila asko ager daitezkeela, horien artean, mediku eta paziente erlazioari dagokienez.


Medikua pertsonen aurrean lan egiten duen pertsona da eta hori ez da inoiz ahaztu behar. Teknologia berrien erruz, bueno edo ordenagailuaren erruz zehazki, medikuaren jende aurreko kalitatea asko galtzen ari da. Berez, medikua pertsona adeitsua izan beharko luke, pazienteari konfidantza eskaintzen diona. Baina azken urteotan historia kliniko informatizatu egoki bat betetzearen "obsesioa", betebeharra edo dena delakoarengatik egia da pazientea eta medikua geroz eta urrutiago daudela bata bestearengatik nahiz eta fisikoki mahaia batez banaduak besterik ez egon.

Hori ez luke horrela izan behar, ez legoke paziente eta mediku baten artean pantailarik egon behar. Azken batean, medikura doan pertsona ondo ez dagoen pertsona bat da, laguntza eske doana.

Ondorio orokor bezala, teknologia mundu mailan asko hurbiltzen gaituen medioa dela argi dago, baina pertsonaz- pertsonako komunikazioan asko urruntzen gaituen baliabidea dela ere. Hau ez da soilik medikuntza arloan gertatzen den fenomenoa, baizik eta empresen artean edota, maila baxuago batean, lagunen artean gertatzen den zerbait da. Egoera hau sahiesteko oreka bat aurkitu beharrean gaude hain garrantzitsua den petsonen arteko komunikazioa era egoki batean gorde ahal izateko.

miércoles, 9 de diciembre de 2009

eHealth week 2010


Bartzelonan Martxoaren 15etik 18ra e-Health astea ospatuko da. Europa mailako ekitaldia izango da, Europear Batasunak eta Espainiako Gobernuak babestuta. Bertan telemedikuntza gaia jorratuko da. Azken urteotan informazio eta komunikazio teknologiek medikuntza arloan egindako abantailak aurkeztuko dira.

Europa mailan estatu Espainola buruan dago horrelako teknologien erabilpenean. Izan ere, estatuko ia zentru mediku guztiak informatizaturik daude jada. Gainera, zentruen %65ak internet bidezko hitzordu eskaera eskaintzen dute. Metodo hauei esker medikuek beraien denboraren %22a aurreztu dezaketela ikusi da, denbora hori paziente berriekin erabili dezaketeelarik.

Teknologia hauen artean historia klinikoen digitalizazioa, internet bidezko kontsultak eta errezetak, hospitalaren departamentu ezberdinen arteko internet bidezko komunikazioa etab. aurkitzen dira. Europa mailan, bihotz gaixotasunak pairatzen dituzten pazienteen mugikor bidezko monitorizazioa erabiltzen hasi da, era honetan medikuak berehala jakingo du pazientearen osasun egoera aldatzen den eta horrela erantzuna azkarragoa izatea ahalbidetuko da.




iturriak:
http://www.ehealthweek2010.org/
http://ec.europa.eu/information_society/activities/health/index_en.htm