
Bartzelonan Martxoaren 15etik 18ra e-Health astea ospatuko da. Europa mailako ekitaldia izango da, Europear Batasunak eta Espainiako Gobernuak babestuta. Bertan telemedikuntza gaia jorratuko da. Azken urteotan informazio eta komunikazio teknologiek medikuntza arloan egindako abantailak aurkeztuko dira.
Europa mailan estatu Espainola buruan dago horrelako teknologien erabilpenean. Izan ere, estatuko ia zentru mediku guztiak informatizaturik daude jada. Gainera, zentruen %65ak internet bidezko hitzordu eskaera eskaintzen dute. Metodo hauei esker medikuek beraien denboraren %22a aurreztu dezaketela ikusi da, denbora hori paziente berriekin erabili dezaketeelarik.
Teknologia hauen artean historia klinikoen digitalizazioa, internet bidezko kontsultak eta errezetak, hospitalaren departamentu ezberdinen arteko internet bidezko komunikazioa etab. aurkitzen dira. Europa mailan, bihotz gaixotasunak pairatzen dituzten pazienteen mugikor bidezko monitorizazioa erabiltzen hasi da, era honetan medikuak berehala jakingo du pazientearen osasun egoera aldatzen den eta horrela erantzuna azkarragoa izatea ahalbidetuko da.
iturriak:
http://www.ehealthweek2010.org/
http://ec.europa.eu/information_society/activities/health/index_en.htm
Teknologia berriek nola aldatuko dute medikua eta pazientearen arteko erlazioa?
ResponderEliminar