Blog honetan denoi inderesa dakizkiguken gaiak tratatuo dira, denen jakinminerako eta entretenimendurako

miércoles, 2 de diciembre de 2009

Medikuntzaren etorkizuna: zelula amak


Azken urteotan asko entzuten dugu zelula amei buruz eta hauek ekar ditazaketen abantailak medikuntza arloan.

Zer dira zelula amak?
Zelula amak (stem cell) desberdintzatu gabeko zelulak dira, hau da, zelula pluripotentzialak dira, beste edozein zeluletan ezberdindu daitezkeen zelulak.

Non aurki ditzazkegu zelula hauek?
Zelula hauek batez ere ugariak dira enbrioi ehunean. Ernalkuntzatik jaiotzara arteko garaian umekia sortzeko prozesua ezberdintzen dijoazten zelula ametan oinarritzen da. Zelula ama hauek ezberdintzen joango dira inguruko molekula jakinak induziturik, horrela, organoak eta ehun mota ezberdinak sortzen joango dira, azkenean izaki funtzional bat sortzen dutelarik.
Helduetan ere zelula amak aurki ditzazkegu gune zehatzetan (hezur muinean eta larruazalean), baina hauen ahalmena beste zeluletan ezberdintzeko urriagoa dela pentsatzen da.

Zein erabilera izan ditzazkete?
Zelula amak ingurune kontrolatu batean nahi den norabidean hazteko ahalmena lortuko bagenu, gaur egun sendaezinak diren gaixotasunak senda ahal izango liratezke. Esaterako diabetesaren kasuan, intsulina ekoizten duten beta zelularik ez dituzten pertsonetan, beraien zelula ametatik beta zelulak ekoiztea lortuko bagenu gaixotasuna sendatzea lortuko genuke inolako errefuxerik gabe (kontutan hartu beharko litzateke zelula hauek zelula tumoraletan ez desbideratzea...).

Oso prozesu konplexua da, asko aztertu beharra dago oraindik ere eta gainera honen azterketak gatazkak dakartza gizartean. Giza fetuekin lan egitea ez dago ondo ikusia eta gaur egun espainia mailan zilborreste zelula amak ezin daitezke pribatizatu. Baui zientifikoki, bai sozialki asko eboluzionatu behar dugu arlo honetan.





informazio gehiago: http://es.wikipedia.org/wiki/C%C3%A9lula_madre

1 comentario: