Blog honetan denoi inderesa dakizkiguken gaiak tratatuo dira, denen jakinminerako eta entretenimendurako

domingo, 10 de enero de 2010

hipotermia


Garai hotzean gaudela eta hipotermia zer den ikusi dezagun:

Hipotermia gorputzaren 35ºCrako nahigabeko tenperatura jaitsiera da.

Hiru hipotermia maila ezberdintzen dira:

- hipotermia arina: 33-35ºC bitartejo gorputz tenperatura dagoenean, hotzikarak, konfusio mentala eta mugimendu traketsak izaten dira sintomak.

- erdi mailako hipotermia: Gorputzeko tenperatura 30-33ºC bitartekoa denean.

- hipotermia larria: 30ºC beherako gorputz tenperatura. Konorte galera, bihotz taupada ahula, begi ninien dilatazioa eta tentsio jaitsiera dakartza.

Azken hau heriotzara darama ez badu berehalako laguntza mediku intentsiborik jasotzen.


Hipotermia larrialdi kasuetan zer egin:

1. Bertako larrialdi deietako zenbakira deitu lehenik eta behin.
2. Biktima konorterik gabe badago arnas hartzen duen begiratuko da eta horrela ez balitz RCParekin hasi.
3. Biktima hotzetik babestu, temperatura egokiko gune batera eraman eta manta edo arropekin ondo estali. Ezingo balitz biktima hotzetik babestu, mantak edo arropak haizetik babesteko erabili.
4. Behin leku bero batean arropa bustiak baleude arropa lehor batzuez ordeztu.
5. Biktima berotu beharra dago. Norberaren gorputza erabil daiteke beste errekurtsorik ez balego. Bestela konpresa beroak jarri behar zaizkio lepoan, bularrean eta iztaietan. Biktima konsziente egon ezkero, jan ahal baldin badu, likido goxo eta beroak eman behar zaizkio, alkoholdunik ez, berotze prozesuan lagunduko dutelarik.
6. Garrantzitsua da momentu oro biktimarekin egotea zerbitzu medikuak iritsi bitartean.


Prebentzioa:

Hotz egiten duen leku batera joan aurretik ez alkoholik, ez tabakorik kontsumitu eta saiatu likido gehiegi ez edaten. Gainera, arropa egokiak eramatea garrantzitsua da. Zirkulazioa oztopatzen duen edozer ekidin, hala nola bota estu batzuk(batzuetan zirkulazio arazoak adina dela eta datoz). Aipatu beharra dago ere, zenbait medikamentu hartzea ez dela gomendagarria kasu hauetarako, ezta zirkulazio arazoak eman ditzakeen gaixotasunik edukitzea (diabetesa esaterako).



informazio gehiagorako:
http://www.nlm.nih.gov/medlineplus/spanish/ency/article/000038.htm
http://es.wikipedia.org/wiki/Hipotermia

No hay comentarios:

Publicar un comentario