
Vitiligo gaixotasuna azalaren melanina galera eragiten duen gaixotasuna da. Hau melanozitoen bat- bateko heriotzagatik gertatzen da. Ez da gaixotasun kutsagarria.
Oraindik ez dakite zer dela eta gertatzen den, hipotesien artean:
1) gaixotasun autoinmunea izatea, organismoak berak melanozitoak erasotzen ditu.
2) melanozitoen eta neuronen arteko interakzioagatik neurotransmisore toxikoren bat ekoiztea, melanozitoak hilko dituenak.
3) melanozitoek beraien burua suntsitzea melaninaren biosintesi prozesuan substantzia toxikoren baten ekoizpenagatik.
Gaixotasun honen prebalentzia biztanleriaren %0,5 eta 3a bitartean dago. Normalean 10 eta 30 urte bitarteko gizon zein emakumeetan azalean mantxa zuriago moduan agertzen da eta denborarekin mantxak gorputzean zehar zabalduz doaz.
Ez dago tratamendu eranginkorrik gaur egun. Inmunomoduladoreen eta esteroideen bitartezko berpigmentazioa saiatu da, baita argi UVAren bidezkoa ere (beti babes faktore 30 erabiliz, azala ez baitauka pigmenturik eta lesioak sor baitaitezke). Oso zabaldutako vitigiliodun pertsonetan zati osasuntsu erresidualen despigmentatzea egiten zaie estetikoki hobe gelditzeko.
Begiratu beheko kasu berezi hau, Lee Thomas FOX telebista kateko erreportariaren kasua da, hona hemen gizon honi egindako elkarrizketa Estatu Batuetako telebista saio batean:
Gaixotasun honen beste kasu ezagun bat Michael Jackson izan zen.

Alderatzizko kasurik ba al dago? Pertsona zuri batek bapatean belzten hastea dinot
ResponderEliminarnormalagoa da pigmentua galtzea aurreko kasuan ikusi dugun moduan edo ilearekin gertatzen den moduan (ilea txuritxea, kanak). Pertsona zurietan nevus izeneko melanina ugariko guneak ageri ohi dira, adinarekin handitu daitezkeenak. Hala ere, ez dut uste vitiligoaren antzekorik gertatu daitekeenik. Normalean pertsona zuri batean nevus bat asko hazten bada zirugiaz kentzen da gaiztotu aurretikan, ezaguna baita nevusak gaiztotu daitezkeela larruazal kantzerra eman dezaketeelarik.
ResponderEliminar