
Teknologia berriak profesionalen lana arintzeko eta errezteko asmatuak daude, hala ere, batzuetan ez dute beren helburua egoki betetzen. Teknologiak eskaini ditzazketen abantaila guztiez gain, argi dago, gauzak ondo egiten ez badirela desabantaila asko ager daitezkeela, horien artean, mediku eta paziente erlazioari dagokienez.
Medikua pertsonen aurrean lan egiten duen pertsona da eta hori ez da inoiz ahaztu behar. Teknologia berrien erruz, bueno edo ordenagailuaren erruz zehazki, medikuaren jende aurreko kalitatea asko galtzen ari da. Berez, medikua pertsona adeitsua izan beharko luke, pazienteari konfidantza eskaintzen diona. Baina azken urteotan historia kliniko informatizatu egoki bat betetzearen "obsesioa", betebeharra edo dena delakoarengatik egia da pazientea eta medikua geroz eta urrutiago daudela bata bestearengatik nahiz eta fisikoki mahaia batez banaduak besterik ez egon.
Hori ez luke horrela izan behar, ez legoke paziente eta mediku baten artean pantailarik egon behar. Azken batean, medikura doan pertsona ondo ez dagoen pertsona bat da, laguntza eske doana.
Ondorio orokor bezala, teknologia mundu mailan asko hurbiltzen gaituen medioa dela argi dago, baina pertsonaz- pertsonako komunikazioan asko urruntzen gaituen baliabidea dela ere. Hau ez da soilik medikuntza arloan gertatzen den fenomenoa, baizik eta empresen artean edota, maila baxuago batean, lagunen artean gertatzen den zerbait da. Egoera hau sahiesteko oreka bat aurkitu beharrean gaude hain garrantzitsua den petsonen arteko komunikazioa era egoki batean gorde ahal izateko.